XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIX Gizaldia XIX'gn gizaldia, bai gure erri maillan eta bai gure Aberri eta Europa maillan ere, musikalari ta organu jole aundien gizaldia degu Orokorki musika giroa berriz, aurrekoaren antz irudi aundikoa degu, au da, italiar antz irudi aundikoa.

Eliz barruetan entzuten diran doñuak, tankera aldetik kalean entzuten diranen antzekoak dira.

Kantu elizkoiak eta kantu mundokoiak sustrai batetik sortutako kantuak bezela, elkartu ta naastu egiten dira.

Orregatik, kantu elizkoiak ori da, gregoriar doñuan eta polifoni sagaratuan tinkatutakoak, eliz barrutik kalera; eta kantu mundukoiak, opera ta zarzuela doñuetan tinkatutakoak kaletik eliz barrura eramaten asi ziran.

Orrek, naasketa aundia sortu zuan.

Hilarion Eslava'ren Miserere kantua entzutea, naiko zan.

Miserere ori ala dio Izurrategi jaunak opera bat besterik etzan.

Opera batek, berekin duan drama itxurako tankera; eta opera batek, berekin dituan cavatina, aria, dantzaldiak eta abar, zituan.

Eta ori guzia, fagot ereskiñen laguntzarekin, abeslari talde oiulariekin, kalderon luzeekin eta operako abeslari bakarrekoek (solistas) egin oi dituzten lotsagarrizko ziminokeri ta deadar larri guztiekin.

Izurritegi jaunari etzitzaion buruan sartzen, orrelako kantu bat, eliz barruan, garizumako edo Aste Santuko ospakizunetan abestu zitekeanik!.